koloreak preso bizi dira egunez hala ere gauez,
ihes egiten dute hegan eta lo dagoen jendearen
ametsetan sartzen dira, ordu batzuetan besterik ez
bada ere, libre bizitzeko. hargatik izaten dira
[ Find more Lyrics on http://mp3lyrics.org/2S9d ]ametsak hain bizi. egunak ez du oraindik argitu
baina oskarbi dago zerua. pentsa, inor gutxik
daukala bere herriaren egunsetiaz gozatzeko
aukerarik ireki ba begiak jaiotzean dagoen egun
berrirako, jarri gaitezen zirrikitutik harago
begira, sarrailatik haragoko argira, gure bidean.