Eguneko erregeak bere
Azken arnasa botatzean,
Gaueko erregina gudari
Dizdiratsuz zipriztindutako
Zeru beltzean barrena
Abiatzen da.
Gau hegaztien urrubiek
Naturaren barrunbeetako
Izakiak esnatzen dituzte
Haizearen uluruekin lausoturiko
Inguru ilunetatik atereaz.
[ Find more Lyrics on http://mp3lyrics.org/BtXH ]Erreinu beltzaren gerizpe
Ilunak gaua gutxiesten duten
Dohakabeen bila doaz.
Gauak eta bere isiltasunak
Iluntzen dizkie begiak
Bakardade izkutuan,
Bera da bizi garen mundu hau
Iluna denaren lekuko.
Gaueko-ren ahalmena
Desafiatzera ausartzen
Den ezjakina galdurik dago.
Ilargipean isladaturiko
Itzala ikustean
Gaueko jabetuko da
Haren arimaz.